Azken bi hilabeteetan Donostiako Urgulleko Natur Txokoan izandako jardunaldiei agur esateko, jardunaldi bereziak antolatu dituzte aste honetarako.
Ohiko jarduerek beren martxan segituko dute asteazkenera arte;baina, gaur eta bihar, azken bi jarduera berezi egingo dituzte, ohiko jarduerez gain.
Porrotx pailazoa eta haren lagun Largabista izango dira gaur Natur Txokoan. Jarduerek bi hilabetean iraun dute, eta begiratu bat emango diete, dantza, jolas eta kantuen bidez. Gainera, hara biltzen diren haurrek nahiz helduek beren abenturak kontatu ahal izango dizkiete Porrotxi eta Largabista lagunari.
Barazki merkatua
Bihar, berriz, barazki merkatua dute antolatuta. Natur Txokoko baratzean landatutako elikagaien berri emango dute, eta azken asteotan izan duten bilakaera aztertuko. Ondo helduta dauden barazkiak, berriz, bildutakoen artean banatuko dituzte, benetako barazki merkatu batean baleude bezala.
Era berean, uda osoan ateratako argazkiak erakutsiko dituzte, eta Baratzean Tokian Tokikoa jolasean ere ibiliko dira.
Bi jarduerak 18:00etan hasiko dira Urgulleko Natur Txokoan. Antolatzaileek adierazi dutenez, bertaratzen direnek ezin ahaztuzko egunak igaroko dituzte, eta, bide batez, jarduera horiekin emango diote datorren urtera arteko agurra.
Gerizpean. Uda-pasa
Jarduera bereziak agurrerako
Porrotx pailazoak, Largabistak eta barazki azokak amaituko dituzte Natur Txokoko jarduerak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu