JARDUERAK

2019ko martxoaren 27a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Hiriko hainbat tokitan egingo dituzte Arzaken inguruko erakusketa osatzeko jarduerak.

San Telmo museoan

Zeharkako begiradak. Arzaken inguruko bizipenak kontatuko dituzte gastronomiaren munduko hainbat pertsonak, igande eguerdietan.

Ibilbide gastronomikoa. Ostiral batzuetan, ibilbidea egingo dute museoan, dastaketa batekin amaituz.

Sormen prozesua Arzaken laborategian. Hitzaldia, maiatzaren 30ean, 19:00etan.

Proiekzioak. Martxoaren 28an, Juan Mari Arzak, Etxe bat da mundua. Apirilaren 30ean, Mahaiak eta musak. Emakumeak Juan Mariren bidaide.

Sutondoan gure saltsan. Familientzako tailerrak, larunbat arratsaldeetan.

Gu ere Arzaken. Arzaken egin diren eztei bazkarietako argazkiak jasoko dituzte, erakusketan jartzeko.

Tabakaleran

Ardoaren ukiak. Ardo dastaketak egingo dituzte erakusketa zabalik dagoen artean.

Zinema. Juan Mari Arzaken film gustukoena emango dute ekainaren 15ean: Babetten oturuntza.

Basque Culinary Centerren

Sukaldaritza tailerrak. Juan Mari Arzak eta Pedro Subijanaren plater ospetsuenak prestatzen ikasteko tailerrak, maiatzeko eta ekaineko ostegunetan.

Donostian zehar

Elkartasun ibilbidea. Pintxoak dastatzeko postuak, Zaporeak proiektua babesteko.

Arzak bat eskatu. Pintxo bereziak egongo dira hiriko zenbait tabernatan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.