Jarrai dezala ikuskizunak

III. Topa Eszenika antolatu dute Usurbilen: antzerki emanaldiak izango dira Sutegi kultur etxean

Lipus, Elortza eta Porrotx gidatu beharko ditu Elizasuk. MONIKA DEL VALLE / ARP.
Maialen Unanue
2011ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Antzerkia dute egunotan Usurbilen (Gipuzkoa). Izan ere, Topa Eszenika antolatu du hirugarrenez Txerriki antzerki taldeak, eta antzerki emanaldi bat izango da egunero.

Atzo ekin zieten antzerki topaketei. Batetik, Interpretazioa Pertsonaiekin izeneko hiru eguneko ikastaroa hasi zuten. Eta, bestetik, Nik egin behar & Ko antzerki emanaldia izan zen Sutegi kultur etxean: Pantxika Lamurrek umorez eta akrobaziaz beteriko bakarrizketa bat eskaini zuen.

Gaur ere izango da zer ikusia: Erregea eta bufoia bertso antzerkia izango da Sutegiko oholtza gainean, 22:00etan. Unai Elizasuk zuzendurik, saioko erregea Igor Elortza bertsolaria izango da, eta bufoia, Ander Lipus aktorea, baina ez dira saioko bakarrak izango: gonbidatu berezi bat izango dute. Igandean Irrien Lagunak Klubaren Eguna izango dela eta, Porrotx pailazoa izango dute bidelagun.

III. Topa Eszenika 8 Begi antzezlanarekin amaituko da: Gilkitxaro antzerki taldearen eskutik, ikusmenaren inguruko komedia batez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Ane Zabala eta Galder Perez aktoreek munduari begiratzeko beste modu bat eta bizitza ikusteko beste oinarri bat aurkituko dute antzezlan horretan.

III. TOPA ESZENIKA

Non. Sutegi kultur etxean (Usurbil).

Ordua. 22:00etan.

Gaur. Erregea eta bufoia, Porrotxekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.