Jarraitzaileei eskertzeko

'Goenkale: kondesaren erretratua' antzerki obra izango da gaur ikusgai Donostiako Antzoki Zaharrean, 20:00etan

Xabier Perurenak eta Maria Cruickshankek parte hartuko dute. J. URBE/ARP.
Erredakzioa
2013ko uztailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Goenkale: Kondesaren erretratua antzezlana ikusteko aukera izango da gaur Donostiako Antzoki Zaharrean, 20:00etan. Gaur joan ezin denak igandera arte izango du obraz gozatzeko aukera.

Telesailean du oinarria antzezlanak. Hemezortzi urte bete ditu, eta Euskal Herriko telesailik luzeena eta arrakastatsuena da. Ikus-entzuleek urte horietan guztietan eman dieten babesa eskertzeko asmoz sortu dute antzerki obra.

Nekazaritza etxe batean igarotzen da ikuskizuna: pertsonaiak asteburua pasatzera joaten dira,eta ostatu hartu duten etxean balio handiko erretratu bat desagertzen da. Desagertze horren harira osatzen da antzezlanaren istorio osoa.

Antolatzaileek adierazi dutenez, Goenkale telesaila arrakastatsu bihurtu duten elementuei eutsi diete; jakin-mina eta maitasun istorioak izango dira nagusi obra osoan. Horrez gain, nabarmendu dute antzezlanak barrea eragingo duela: «Ikusleen gozamenerako prestatutako egitasmoa da, eta sorpresa bat edo beste eragingo ditu».

Bestalde, Goenkale-ren hastapenetako pertsonaien inguruko hainbat datu ezkutu ezagu- tzeko aukera ere eskainiko du obrak. Jokin Oregik zuzendu du, eta telesaileko hainbat aktorek parte hartu dute; Xabier Perurenak eta Ylenia Bagliettok, esaterako.

ANTZERKIA

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Donostiako Antzoki Zaharrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.