New Yorkeko Benny Lackner Trio taldeak jazz doinuak ekarriko ditu gaur Donostiara. Doka kafe antzokian arituko da 22:00etan.
New Yorkeko Brooklyn auzoan sortu zen jazz taldea, eta 2006. urtean beste etapa bat hasi zuen taldeak. Benny Lackner piano jotzaileak, Jerome Regard baxu jotzaileak eta Matthieu Chazarenc bateria jotzaileak osatzen dute taldea.
Benny Lackner Trio taldeak Bjork, Jimmy Hendrix, Prince eta Nick Drake taldeen musika dute oinarri doinuak sortzeko. Jazz doinuak talde horien musikarekin uztartzen dituzte.
New Yorken sortutako taldea da Benny Lackner Trio, baina taldeko kideak Europakoak dira. Benny Lackner Berlinen jaio zen, eta 13 urterekin AEBetara joan zen pianoa ikastera Brad Mehldau piano jotzailearekin. Jerome Regard Lyonen jaio zen, eta hango kontserbatorioan ikasi zuen musika. Ondoren Parisko kontserbatorioan egon zen. Matthieu Chazarenc ere frantsesa da. Frantziako hego-ekialdean jaio zen, eta Paueko kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak. New Yorkera joan zen 1996.urtean bateria eskola bereziak jasotzeko John Rileyren eskutik.
Hirukotea ikusteko aukera izango da gaur, eta sarrerak 8 euroan daude salgai.
BENNY LACKNER TRIO
Noiz. Gaur, 22:00etan.
Non. Donostiako Doka kafe antzokian.
Jazz berria entzuteko aukera
Benny Lackner Trio New Yorkeko taldea Donostiako Doka kafe antzokian arituko da gaur 22:00etan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu