Jaiak

Jendetza Zarautzen Azken Portuko jaien alde

Zarauzko Udalak antolatzaileei egotzi die udalaren proposamenak baztertzea.

2017ko abuztuaren 12a
08:58
Entzun

Ostiralean jakinarazi zuten Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaiak (SKAPA) bertan behera uzteko asmoa. Festen antolatzaileek adierazi zutenez, udalak 92 dezibelioko muga ezarri zien kontzertuetarako, eta jotzekoak ziren taldeek ezinezkotzat jo zuten baldintza horietan kontzertua egitea. Manifestazio bat egin dute Zarautzen (Gipuzkoa), eta jendetzak egin du bat.

Udalak ostiralean erantzun zien antolatzaileen kexei. Jaiak "positiboki" baloratzen dituela adierazi zuen, eta boluntarioen lana balioetsi. Halaber, azaldu zuen jarduneko alkatea txosnetara joan zela eta, teknikari batekin hitz egin ondoren, proposatu zuela dezibelio maila igo eta mugagailua kentzea, "betiere ozentasun mailaren erregistroa mantenduz". Udalak azpimarratu du ozentasun mailaren erregistroa bete beharrekoa dela, eta "prestasuna" adierazi du "herrian hain kuttunak diren SKAPAko jaiak lehenbailehen berreskuratzeko".

Udalaren adierazpenen ostean, jaien antolatzaileek azaldu zuten Jesus Arana jarduneko alkateak egin nahi zituela soinu teknikari lanak, bolumena kontrolatzeko: "Kontuak kontu, musika taldeek proba mordoak eginak zituzten jada, eta kontzertua 1:15ean hasiko zen, 02:30ean bukatzeko, ordu eta laurden bi talderentzat, eta musika teknikari gisa esperientziarik ez zuen pertsona bat mahaia kontrolatzen. Horiek ez dira baldintzak kontzertu baterako".

Edonola ere, udalak urtero oztopoak jartzen dizkiela salatu dute, eta "berdintasuna" eskatu dute: "‹Urtero udalaren kontra borrokan pasatzen ditugun tentsioak ezin du horrela segitu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.