Gerizpean. Uda-pasa

Joan-etorria Erdi Arora

Erdi Aroko azoka abian da Lasarten: Okendo plaza zaharberrituan dago, eta gaur du azken eguna

Erdi Aroa gogoratzen duten hainbat postu eta saltoki jarri dituzte. LANDER FERNANDEZ DE ARROYABE / ARGAZKI PRESS.
Maialen Unanue
2011ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Gaur amaituko da LasartekoErdi Aroko Azoka (Gipuzkoa). Okendo plaza zaharberrituak ohiko itxura aldatu du, eta denboran atzera egin du. Bigarrenez antolatu dute azoka, eta ostiralean hasi zen.

Goizez eta arratsaldez izango da zer ikusi eta zer egina Lasarten. 11:30ean musikari eta komedianteen etorrerarekin hasiko dira gaurko ekitaldiak. Umeentzako txotxongilo ikuskizuna ere izango da, 12:00etan.

Kale antzerkiek osatuko dute goizeko egitaraua, 12:30etik hasita. David ogroa, Zalduna eta ezkutaria eta Printze sentikorra lanak erakutsiko dituzte, hain zuzen ere.

Arratsaldean, berriz, giroa alaitzeko musika erronda izango da, 18:00etan. Goizean txotxongiloak ikusi gabe gelditzen denak beste aukera bat izango du, 18:30ean. Iratxoek ere agerraldia egingo dute bertan bildutakoen aurrean, 19:00etan. Eroen konpartsak musikaz beteko du azoka, 20:00etan. Azken antzezlana Agotaren eta damaren arteko ezinezko maitasuna izango da, 20:30ean. Azokari amaiera emateko, kalejira egingo dute, 21:30ean.

Ohiko postuez gain, jolaserako gune ugari daude, haurrek aspertzeko aukerarik ez izateko. Haurrentzako txokoa, zaldiko-maldikoa eta pottoken karabanak jarri dituzte, hain zuzen ere.

Eguraldiak ez du askorik lagundu, baina ez da arazo izan; jaki postuetatik ateratako usain gozoak jende ugari erakarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.