Jon Plazaola 'Zapeando' saioan ariko da uda osoan
MADRIL. Jon Plazaola (Urretxu, Gipuzkoa, 1982) La Sexta kateko Zapeando saioan kolaboratzen hasi zen atzo. Aktorea uda osoan ariko da arratsaldetako magazin horretan. Laster Zapeando sariak banatuko dituzte, eta kolaboratzaileetako batek Franck Blanco ordezkatuko du haren oporraldian. Plazaolak Allí abajo telesailean jarraituko du udazkenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu