Jose Maria Arbelaitzi eman diote Euskadi Gastronomia Saria

Etxanobe jatetxeko Zigor Gutierrez, EITB, 'Pintxoak 2011' eta Ana Maria Larrea saritu dituzte, besteak beste

Adrian Garcia.
2011ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Donostiako Miramon jatetxeko Jose Maria Arbelaitz oiartzuarra saritu dute 2010eko Euskadi Gastronomia Sariarekin,sukaldari eta jatetxe jabe onenaren atalean.

Eusko Jaurlaritzak urtero ematen ditu sari horiek, gastronomiaren alorrean nabarmendu diren profesionalen ibilbidea saritzeko.

2010urteko sariak Blanca Urgell Kultura sailburuak eman ditu aditzera, atzoko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Euskal Gastronomi Akademiak proposatzen ditu sariok.

Ezhoiko saria Donostiako Gastromia Asteak irabazi du.

Bestalde, Zigor Gutierrez Bilboko Etxanobe jatetxekoak jantokiko zuzendari onenaren saria eskuratu du.

EITB ere saritu du Euskal Gastronomia Akademiak kultura gastronomikoari buruz egindako dibulgazio lanaren alorrean.

Bestalde, Pintxoa 2011 sektoreko argitalpen onena izendatu dute, eta Añanako Gatz Harana Fundazioak Jose Maria Busca Isusi saria jaso du. Azkenik, Arbolagaña Bilboko jatetxeko Ana Maria Larreak Manuel Llano Gorostiza saria irabazi du.

Gaur banatuko dituzte sariak, Artxandako (Bizkaia) Ostalaritza eskolan, 19:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.