James Joyceren Dublindarrak liburuko Hildakoak istorioan oinarrituriko antzezlana taularatuko du Ados konpainiak, gaur Andoainen. 1904ko Errege Gauean gertatzen da istorioa, Dublingo etxe batean ospatzeko elkartuko diren pertsonaien inguruan. Asier Hormaza, Naiara Arnedo, Lierni Fresnedo, Iñake Irastorza, Klara Mendizabal, Isidoro Fernandez, Aitor Beltran eta Asier Sota arituko dira aktore lanetan.
'Dublindarrak'
Gaur, 21:30ean, Andoaingo Bastero kulturgunean (Gipuzkoa).
Antzerkia
Joyceren hildako hilezkorrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu