Juan Faro omenduko dute txotxongilo jaialdian

Barañaingo Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian hamar konpainia arituko dira, igandetik asteazkenera bitartean

Txotxongiloek girotuko dituzte Barañaingo kaleak. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Gutxi falta da Barañaingo XVI. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia hasteko. Igandean hasiko da, eta asteazkena bitartean hamar txotxongilo elkarte igaroko dira herriko plaza eta kaleko oholtza gainetik. Aurten ere, haur eta helduak liluratuko dituzte txotxongiloen magiak.

Aurtengo jaialdiak, baina, ukitu berezia eta pertsonala izango du: Juan Faro Jacinto zendutako txotxongilolariari omenaldia egiteko baliatuko dute jaialdia. Lisboan jaioa, Nafarroako txotxongilo konpainia zaharrena sortu zuen Farok, Ana Bueno emaztearekin batera, 1980ko hamarkadan, Retablo de Figurillas izenekoa. Borrazko txotxongiloak zituen gustukoen Farok, eta, beraz, publikoari irekitako saio guztiak txotxongilo tradizional horrekin egingo dituzte.

Gus Marionetas konpainiaren La inauguración antzezlanarekin hasiko dute jaialdia, igandean, 11:00etan, udaletxeko aretoan. Jarraian, Juan Faroren txotxongilolariaren bizitzari buruzko bideo bat ikusi ahalko da.

Portugalgo Teatro de Formas Aniamdas de Vila do Conde taldearen Mamulengo de Joao Redondo ikuskizuna ikusi ahalko da igandean bertan udaletxe plazan, 12:30ean eta 18:00etan. 21:00etan, berriz, Deabru Beltzak konpainiak TheWolves kaleko ikuskizuna emango du Lakuko Anfiteatro Naturalean.

Astelehenean emanaldi bat, asteartean beste bat, eta asteazkenean amaituko da txotxongilo jaialdia, Pa Sucat Kataluniako konpainiaren Las maravillas de Oriente ikuskizunarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.