Juan Mari Iraolagoitia irrati esataria hil da

2023ko otsailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Juan Mari Iraolagoitia hil da, Bilboko Herri Irratian euskarazko programazioa martxan jarri zuena eta Bizkaia Irratiko lehen zuzendaria. Iraolagoitiak 30 urtez egin zuen lan Bilboko Herri Irratian; Julian Olazabalaga apaizak egin zion proposamena euskarazko programazioari ekiteko. 1990ean sortu zuten Bizkaia Irratia, eta tartean zen Iraolagoitia. 2014an Lauaxeta saria jaso zuen, beste aitzindariekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.