Iazko azaroan hil zen Jul Bolinaga musikaria, ustekabean eta agertokiaren gainean, gitarra jotzen ari zela. RIP taldeko sortzaile eta kide gisa, Euskal Herriko punk musikaren historia egin zuen 1980ko hamarkadan, Txerra anaiarekin batera. Azken boladan, banjoa jotzen zebilen The Potes taldean, eta haiekin RIPen kanta baten bertsioa egiten ari zela hil zen Bergarako (Gipuzkoa) gaztetxean. Omenaldi bat egingo diote gaur, kontzertu berezi batekin. Bolinagaren taldeen kantak joko dituzte: RIP, The Potes, Karrocerias Betoño, Piztu Punk eta The Magnificent Seven.
JULHNE27 jaialdia
Gaur, 21:30ean, Arrasateko (Gipuzkoa) Monterron parkean. Doan.
Musika
Jul Bolinaga, 'in memoriam'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu