Kakotutako eskuak Europa iparraldean

2023ko ekainaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Agoten bereizgarrietako bat zen kakotutako eskua. Cagots ere deitzen zieten, eskuaren kako formagatik. Artritis ankilosatzaileak batu egiten zizkien eskuko hezurrak, eskua erabili ezinik geratu arte. HLA-B27 antigenoaren ondorioetako bat da. Europa iparraldetik zabaldu zen HLA antigenoa Europan.

Europako iparraldean ohikoa da Dupuytrenen uzkurdura, behatz bat edo gehiago eskuaren ahurrera okertzen dituen gaitza. Ikerketa batek erakutsi du uzkurdura eragiten duten arrisku faktoreetako hiru neandertalengandik jasotakoak direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.