Kanaldudek 'Bañolet' filma emango du bihar eta hilaren 23an

Haurrak dira filmeko protagonistak. KANALDUDE.
urtzi urkizu
2023ko irailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal Herriko hainbat aretotan proiektatu ostean, Maia Iribarnek eta Paxkal Irigoienek zuzendutako Bañolet euskarazko filma emango du Kanaldudek bihar, 21:00etan. Hilaren 23an berriz emango dute, ordu berean, baina ez da oraingoz Kanalduden nahieran zerbitzuan egongo —aurrerago egingo dute hori—.

Fikziozkoa da Bañolet tokia, Frantziako mendekotasunetik askatu den herria. Bertan, nerabe gazteak heldutasunera pasatzeko erritu bat egiten dute. Egileen arabera, filmak umorea badu, baina drama ere bai. Egoera absurdoak eta poesia nahasten dira istorioan, halaber. Funtsean, testuinguru politiko batean eraiki den herri bat asmatu zuten zuzendariek, «populu zapalduek birkonkistatu duten lurralde batean kokatuz». Eiheralarren (Nafarroa Beherea) grabatu zuten filma, bertako herritarrak aktore jokoan murgilduz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.