Erraza da euskal baserriko oilaskoaren zaporea merkatuko gainontzeko oilaskoenetatik bereiztea. Antzinako eran hazitako oilaskoen zaporea du Eusko Label zigiluko baserriko oilaskoak. Oilaskoaren bizimoduak eta elikadurak egiten dute baserriko oilaskoaren haragia osasuntsu, samur eta zaporetsu; merkatuan aurkitu ohi diren beste oilaskoen aldean oso desberdin.
Kontrol zorrotzak igarotzeaz gain, oilaskoaren elikadura asko zaintzen dute. Zerealez osaturiko elikadura naturala dauka euskal baserriko oilaskoak. Atlantiar arraza du, eta hazkunde mantsoa. Hiltzeko garaian, gutxienez 81 egun dituzte. Horrek eta artisau erako ekoizpen sistemak erabat ziurtatzen diote kontsumitzaileari haragiaren kalitatea.
Eusko Label zigiluko baserriko oilaskoa erraza da ezagutzen. Osorik edo zatika merkaturatzen da, eta Eusko Label kalitatearen zeinua dauka beti itsatsita. Oilasko osoen kasuan, izterrean edo hegalean ezarritako eraztunean ageri da zeinua. Zatien kasuan, berriz, etiketa zenbakidunean.
Ekoizle eta teknikarien laguntzarekin garatutako araudi zorrotza bete behar du Eusko Labela duen baserriko oilaskoak merkaturatu ahal izateko. Arraza, produkzio sistema, elikadura, hautaketa eta produktua markatzeko modua definitzen dira araudian.
Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako etxaldeetan hazitakoak izan daitezke soilik Eusko Labela lortu nahi duten oilaskoak, eta araudian ezarritako baldintzak eta kontrolak zorroztasunez bete behar dituzte merkatura ailegatuahal izateko.
Baserri bakoitzak, araudiak ezarritako baldintzak zorrotz betetzeaz gain, produkzio mugen gaineko neurriak zaindu behar ditu. Etxalde bakoitzaren ezaugarrien arabera, produkzioa mugatuada.
Gastronomia
Kanpoan libre hazitako oilasko zaporetsua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu