Donostiako Aste Nagusia. La Flamenka

Kantak abesten eta dantzatzen, kalerik kale

2011ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Patata tortillen lehiaketarekin hasi zuten eguna piratek atzo. 11:30erako tortilla guztiak han egon behar bazuten ere, bi bakarrik zeuden ordurako. Azkenean, zortzi patata tortilla izan ziren. Epaimahaikoak lanean ari ziren bitartean, Kantujira hasi zen. Euskal kantu ugari eta jai giroa izan ziren, guztiak alai eta dantzan. Batzuk baserritarrez jantzita, Bagare Euskal Herria abestiarekin hasi ziren. Kaleetan ibili eta gero, lehiaketako pintxoak dastatzera itzuli ziren kantuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.