Gure Irratiak 30 urte beteko ditu abenduaren 24an. Hori ospatzeko kantaldi handia egingo dute gaur arratsean, Hazparneko (Lapurdi) Mendeala gelan. Han izango dira Anje Duhalde, Pantxoa eta Peio, Mikel Markez, Aire ahizpak, Amaia Riouspeyrous, Bidaia, Xabaltx, Patxi Saiz, Petti eta Jamixel eta Izarrak.
Gaurko emanaldiaz gain, urte osoan hainbat ekintza egin dituzte Lapurdiko irratikoek 30. urteurrenaren harira: pilota partida, haurrentzako ikuskizunak, bertso saioa, Xabier Leteren omenezko kantaldia... Baina ekitaldi horiek antolatzeaz gain, helburu gehiago ere izan dituzte. Entzuleekiko harremana bultzatu nahi izan dute, haiek ere irratiaren aldeko ekintzetan parte harraraziz. Egoera ekonomikoa hobetzen laguntzeko kanpaina ere abiarazi zuten urte hasieran.
Baina guztiaren gainetik, urte hauetan guztietan ondoan izan dituztenak, irratiaren iraupenean lan egin dutenak, ekonomikoki laguntzen dituztenak, eta irratiko entzuleak izan dituzte gogoan 30. urteurreneko ospakizunak egiterakoan.
KANTALDIA
Parte hartzaileak. Anje Duhalde, Pantxoa eta Peio,Mikel Markez, Aire ahizpak, Amaia Riouspeyrous, Bidaia, Xabaltx, Patxi Saiz, Petti etaJamixel, Izarrak.
Noiz. Gaur, 16:00etan.
Non. Hazparneko Mendeala gelan.
Kantaldia, Gure Irratiaren alde
Euskal kantari ugarik parte hartuko dute Gure Irratiaren 30. urteurrena ospatzeko ekitaldian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu