Festa
Karduaren festa handia
Kardua izango da gaur Azkoiengo (Nafarroa) protagonista, hirugarren Karduaren Eguna ospatuko baitute herritarrek. 11:00etan ekingo diote festari, produktu artisauen eta gastronomikoen azokaren irekierarekin. Ondoren, kardua nola zuritzen eta prestatzen den ikasteko erakustaldia egingo dute, eta, eguerdian, Vicente Ursuaren eskutik zuzeneko sukaldaritza saio bat egingo dute. Horrez gain, haurrentzako jarduerak eta karduaren pintxoak dastatzeko ibilbidea egingo dute, eta, azkenik, pintxo lehiaketako irabazlea nor den ere jakinaraziko dute, 21:30ean, herriko plazako ekitaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu