Mariano Ferrer (Donostia, Gipuzkoa, 1939) ezaguna da kazetaritzan egindako ekarpenengatik. Egin egunkariaren sortzaileetako bat izan zen, nahiz eta handik gutxira utzi zuen, lerro editorialarekin bat ez zetorrelako. Geroztik, Donostiako Herri Irratian lan egin zuen, eta beste hainbat komunikabidetan ere parte hartu izan du.
Kazetaritzaren garapenean, alde onak eta txarrak ikusten ditu. Ontzat jotzen du sektoreak lortutako garrantzia eta oihartzuna; aldiz, ez du begi onez ikusten kazetaritza geroz eta mendekoagoa izatea. «Kazetaritza hazi gabe handitu den ofizioa da», dio.
Ferrer kritikoa da komunikabideekin. Haren ustez, guztiok bide berari jarrai diezaiogun bultzatzen dute: «Lehen, komunikabideak eta boterea bereizita zeuden; boterearen gehiegizko erabileraren aurrean, herritarrak babesten zituzten. Orain, politika eta komunikabideak pastel beraren parte dira». Komunikabide publikoak beharrezkoak iruditzen zaizkio, betiere, «pribatuek egiten ez duten zerbait eskaintzen badute, eta interes partikularrei jarraitu gabe». Horregatik, esan du dirua kulturan inbertitu behar luketela, audientziari hainbeste begiratu gabe.
MARIANO FERRER
Noiz. Gaur, 12:30ean.
Non. San Joan Bataiatzailearen parrokian (Audikana, Araba).
Zer. Hitzaldia: Medios de comunicación,¿servicio o negocio?
«Kazetaritza, hazi gabe handi»
Mariano Ferrer kazetariak hitzaldi bat emango du gaur, San Joan Bataiatzailearen parrokian, Audikanan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu