Musika

Kepa Junkera eta Sorginak

2016ko ekainaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Maletak diskoa herriz herri aurkezten dabil Kepa Junkera trikitilaria. «Ez dira bidaia maleta arruntak, musika instrumentuak gordetzeko maletak baizik», esan du musikariak. Musikariek tresnak biltzen dituzte, horietako bakoitzak istorio berezia duelako, eta Junkerak bakoitza bere maletan gorde nahi izaten du, kutxa ere tresnaren bizitzaren parte delakoan. Hamazazpi kantu ditu diskoak, maleta horietan gordetako inguruko tresnekin eginikoak. Junkerak esan duenez, diskoak bi zati ditu: bata «esperimentala eta ausarta» litzateke, eta, bestea, «alaia eta freskoa».

'Maletak'

Gaur, 23:00etan, Mungiako (Bizkaia) Matxin enparantzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.