Robert J. Lefkowitzek (AEB, 1943) eta Brian K. Kobilkak (AEB, 1955) jasoko dute Kimikaren alorreko 2012ko Nobel saria. «G proteinen hartzaile akoplatuak ikertzeagatik» aintzatetsi ditu epaimahaiak.
Ikusmena, usaimena, neuronen arteko komunikazioa… giza gorputzaren funtzio ia guztiek dute lotura zuzena G proteinen hartzaile akoplatuekin. Zelula bakoitzari bere ingurunea sentitzea ahalbidetzen diete, eta horren arabera egoera berrietara egokitzea.
Esate baterako, adrenalina, dopamina, argia, dastamena eta usaimenaren hartzaileak daude familia horretan. Horien garrantziaren erakusgarri, gutxi gorabehera gaur egungo botiken erdiak hartzaileongana zu- zentzen dira eraginkorrak izateko.
50 urte lanean
Azken ia 50 urteotan, Lefkowitzek eta Kobilkak sakon aztertu dute G proteinen hartzaile akoplatuek nola jokatzen duten. Ekarpen horiei esker, hartzaileok zehatzago manipulatzeko aukera izango da etorkizunean. Besteak beste, botikak eraginkorragoak izatea lortuko da horrela, bai eta albo kalte gutxiago izatea ere. Izan ere, botikak eraginkorrak direla jakina da, noski, baina ez, ordea, horietako gehienek nola funtzionatzen duten eta zergatik. Ikerketa lanok horien mekanismoak ulertzeko gakoak eman ditzakete.
Robert J. Lefkowitzek 60ko hamarkadan ekin zion hartzaileak ikertzeari. 1980ko hamarkadan batu zitzaion Brian K. Kobilka, Lefkowitzek Duke Unibertsitatean zuzentzen zuen ikerketa taldean sartuta. 1989an Stanford Unibertsitatera joan zen Kobilka, nahiz eta bi ikertzaileek elkarlanean jarraitu zuten 2003ra arte, Howard Hughes Institutuan.
Ezarian. Zientzia
Kimikako Nobel saria, G proteinen hartzaile akoplatuei esker
Hamarkadak daramatzate zelulei ingurunea sentiarazten dieten errezeptore horiek aztertzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu