Kirmen Uribe idazlea (Ondarroa, 1970) izango da aurten Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria, jai batzordeak adierazi duenez.
Arrantzale familia batean jaioa da, Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen, eta Literatura Konparatuko graduondokoa egin zuen Trenton (Italia). Bere lehenengo nobelarekin, Bilbao-New York-Bilbao —2008an argitaratua—, Kritika Saria eta Espainiako Literatura Saria jaso zituen; Uribek berak Loiuko aireportutik New Yorkeko JFKra egindako alegiazko bidaia du ardatz eleberriak.
Isidro Eleizgarai izan zen iaz Marijaiari ongietorria ematearen arduraduna. Azken urteetan pregoia eman dutenen artean daude, besteak beste, Julio Ibarra kazetaria, Juanjo San Sebastian mendizalea, Marivi Bilbao aktorea, Kepa Junkera musikaria eta Aitor Elizegi sukaldaria.
Txupinera nor izango den erabakitzeko dago oraindik.
Kirmen Uribe izango da Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu