Asteburuko proposamenak

Kirol eta abentura zaleentzako gunea

BarakaldoNatura eta abenturaren Exponatur azokan 72 erakusmahai izango dira, hiru egunez, BECen

Erredakzioa
2011ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Hitzaldiak, erakusketak, kirola egiteko aukera, azoka, zozketak... denetarik bilduko du asteburuan Barakaldoko BECen (Bizkaia) egingo den Exponatur Natura eta abenturaren azokak.

Ekimenaren ardatzetako bat hitzaldiak izango dira. Han izango dira euren abenturak kontatzen, besteak beste, Virginia Berasategi Triatleta, Alex Txikon alpinista, Unai Basurko nabigatzailea, Izaskun Agirre eta Kepa Lizarraga mendiko medikuntzan adituak, eta beste hainbat gonbidatu.

Horretaz gain, kirola egiteko aukera ere egongo da asteburu osoan, 30 ekintza prestatu dituzte: eskia, bizikleta, surfa...

Aurtengo berrikuntzetako bat, Ski sin fin eski pista izango da. Elurretako bota eta bastoiekin irristatzeko aukera emango du. Han bertan, izotzezko rokodromoa topatuko du bisitariak, pioletekin igotzeko.

Antolatzaileek mendiko bizikletari garrantzia eman diote aurten, hainbat lehiaketa prestatu dituzte, tartean, Indoor BEC Exponatur lehiaketa.

Baina lehiak era guztietakoak izango dira, BECeko dorrera igoera ere egingo dute.

Surfa, urpekaritza eta snorkelling modalitatea ezagutzeko ekintzak ere egingo dituzte.

Aurreko ekitaldietan bezala, hainbat zozketa egingo dituzte bisitarien artean: Val Thorensen sei egun igarotzeko egonaldia, hidroterapia zentro bateko egonaldia, piraguen alokairua...

EXPONATUR

Zer. Hitzaldiak, azoka...

Non. Barakaldon (Bizkaia).

Noiz. Ostiraletik igandera.

Sarrera. Lau euro.

Ordutegia. Ostiralean 16:00etatik 20:00etara. Larunbat eta igandean: 11:00etatik 20:00etara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.