Debako ibaia kayakean igoz hasiko dute festa bihar, 17:00etan. Debayak elkarteko kideekin batera irtengo dira parte hartzaileak Debako portutik. Ondoren, 20:30ean, herri parrilada egingo dute, kioskoan. Biharko ekitaldia Euskal balearen ehiza bideoaren emanaldiarekin amaituko dute.
Larunbaterako, ateak irekitzeko jardunaldia antolatu du Zurrunbilo elkarteak, 10:00etatik 12:00etara. Goizeko emanaldiekin amaitzeko, Crossfit erakustaldia antolatu du Abillion Debako udal kiroldegiak, Ondargain tabernaren aurrean. Arratsaldean, arraun surfeko txapelketaren txanda izango da, Yako surf eskolak antolatuta. Hondartzan eta ibaian egingo da. Eguna amaitzeko, kontzertua izango da 22:00etan, Ondargainen.
Igandean amaituko da festa, Deba Xtreme kirol taldeak antolatu duen triatloiarekin, 11:00etan. 16:30ean, berriz, aquatloia egingo dute, kayak eta piraguen ate ireki jardunaldia. Horrez gain, waterpolo partida bat jokatuko dute, Eibarko Urbat elkartearen eskutik.
Hiru eguneko jardunaldiari luntx batekin emango zaio amaiera, portuan. Parte hartzaile oro daude gonbidatuta.
Udako 33. Musikaldia
Bestalde, 33. Udako Musikaldia hasiko da gaur. Gipuzkoako ForuAldundiak eta Debako Udalak antolatu dute jaialdia. Abuztuko ostegunetan, musikak hartuko du Debako Santa Maria eliza. Gaur, Bay Trio hirukotearen txanda izango da. Tronpa, biolina eta pianoa izango dira protagonista.