Produktua
Kiwia
Fruta honen osagai nagusia ura da. 54,2 Kcal eskaintzen ditu 100 gko. Fruitu gehienen antzera, karbohidratoetan da aberatsa (12,1 g/100 gko) eta ez du koipe eta proteinarik. Hesteen garbiketan parte hartzen duen zuntza ere badu (1,5 g/100 gko). Esanguratsua da duen C bitamina kopurua (94 mg/100 gko), laranja batek duenaren bikoitza baina gehiago. B taldeko bitaminetan azido folikoa ematen du; horrek globulu gorri eta zurien ekoizpenean parte hartzen du, eta immunitate sisteman antigorputzak osatzen ere laguntzen du. Azkenik, potasio eta magnesio gatz mineralak ditu. Euskal Herrian urria eta maiatza bitartean biltzen da batik bat kiwia. Beraz, hemendik aurrera, bere propietate egokiak aprobetxatu eta egunero hartu beharreko 2-4 frutetatik tarteka kiwia sartu. Bere horretan, entsaladan, zituekin… har daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu