Kobazuloen barrura sartzeko aukera gutxi

Izturitzeko leizera baino ezin da sartu; ezagunak egiteko, teknologiaz baliatu dira Ekainen eta Santimamiñen

Ibai Maruri Bilbao.
2008ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Hamar leizeotatik hirutan barneko aldea ezagutzeko aukera eskaintzen dute. Izturitzekoa da turistei barrura sartzen uzten zaien bakarra. Nafarroa Behereko kobazuloa martxo eta azaro bitartean egoten da irekita. Udan 10:00etatik 18:00etara artekoa du ordutegia. Udaberri eta udazkeneko hilabeteetan, berriz, arratsaldez bakarrik. Azarotik martxora bisitatzeko, telefonoz deitu behar izaten da ordua eskatzeko (0033 559-29 64 72).

Ekaingo haitzuloa ezin da bisitatu, baina bai haren erreplika. Ekainberri izenarekin oraintsu ireki zituen ateak Zestoako gune berriak. Bisita egiteko nahitezkoa da bi eguneko aurrerapenarekin egitea erreserba (0034 943-86 88 11 telefonoan edo www.ekainberri.com webgunean). Astelehenetan izan ezik, egunero dago irekita. Asteartetik ostiralera, 10:00etatik 18:00etara. Asteburu, jai egun eta uda sasoian, berriz, 19:00etan ixten ditu ateak.

Santimamiñeko haitzuloa ere itxita dago. Barruan egindako lanek eta hainbeste urtetan jasotako bisitariek izugarri kaltetu dute bere egoera. Gaur egun lehengoratze lanak eta ikerketa lanak egiten dihardutenek baino ezin dute sartu. Dena dela, ondoko baselizan interpretazio zentroa zabaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Bertan hiru dimentsiotako pantaila baten, betaurreko berezi batzuei esker kobazuloaren barnera sar deiteke. Astelehenan izan ezik, egunero dago zabalik, 10:00etatik 13:30era eta 15:30etik 18:30era . Udan 20:30era arte luzatzen da ordutegia. Aurretik erreserba egitea behar-beharrezkoa da (0034 94-465 16 57 zein 0034 94-465 16 60 telefono zenbakietan edo [email protected] helbidean).

Gainontzeko haitzuloak itxita daude. Ezinezkoa da euretara sartzea, ikertzailea edo espeleologoa izan ezik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.