Fikzioa da oinarri nagusia, baina historikoa da testuingurua: 1512ko Nafarroaren aurkako erasoa. Garai horretan kokatu dute igandean Atarrabian (Nafarroa) jokatuko duten Atarrabia 1512-1521 izeneko antzezlana. Nahasi egiten ditu lanak konkistaren egia eta haren gaineko fikzioa. Atarrabian gertaturiko pasadizo bat du oinarrian ikuskizunak, baina, nagusiki, asmaturikoa da istorioa. Bi saio egingo dituzte herriko kultur etxean. 18:00etan izango da lehena, eta 20:00etan bigarrena.
Aurrez ere jokatuta daukate lana, udan, eta harrera ona izan du beti. Aretoa betea izan dute behin baino gehiagotan. Berriz eramango dute oholtzara horregatik orain. Herritarren parte hartze handia izango du emanaldiak oraingoan ere. Izan ere, herritar asko arituko dira antzezlana jokatzen. Hainbat taldek bat egin du ikuskizuna antolatzeko: Mikelatsek, Atarrabiako abesbatzak, Hutsun Txalapartak, adibidez.
Herritarrek osatutako taldea
Antzerkiak ez ezik, dantzak eta musikak ere rol garrantzitsua izango dute, eta bideoak ere izango dira. Guztira, 30 bat pertsona igoko dira emanaldian taula gainera. Eta Atarrabiakoak bertakoak izango dira haietariko asko. Herritarrak, herriko istorio bat kontatzen.
Mikel Mikeok idatzi ditu testuak, eta Montse Zabalzak hartu du zuzendari ardura. 1512-2012 Nafarroa Bizirik taldeak sustatu du ikuskizuna, eta bost euroan salduko dituzte sarrerak.
'ATARRABIA 1512-1521'
Zer. Nafarroako konkistan oinarritutako antzerki lana.
Non. Atarrabiako kultur etxean (Nafarroa).
Noiz. Igandean.
Asteburuko proposamenak
Konkistaren egiaren gaineko fikzioa
Atarrabia. Nafarroako konkistan oinarritutako 'Atarrabia 1512-1521' antzezlana egingo dute herritarrek igandean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu