Kontzertu hirukoitza Burlatan

Governors, Mandanga eta Atikus taldeek kontzertua emango dute gaur, 00:00etan, Burlatan

Erredakzioa
2012ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Musikaz gozatzeko aukera izango da gaur Burlatan (Nafarroa). Gauerditik aurrera, Governors, Mandanga eta Atikus taldeak ariko dira gaua musikatzen.

Luzea da Juan Sangre —J. Sang— Governorseko abeslari arrasatearraren ibilbidea. Ekon, Fjord eta Brutal Melody talde ezagunetatik dator, eta haren jarrera bizi eta sortzaileagatik da ezaguna. Oihuka disko etxearekin, Itxaron beharra ez da itxaropena diskoa argitaratu zuten 2007an. Frenetikodrome da haien bigarren diskoa, 2010ean argitaratua, eta Aitor (gitarra), Heloy (bateria), Jorge (baxua) eta Pako (gitarra) taldekideekin aurkeztu zuen. Jende askorengana iristea lortu zuten Hatortxurock 10 jaialdirako egindako abestiari esker.

Migel Aullok sortutako proiektua da Mandanga. Samsara eta Estrago taldeetan aritu zen hamabi urtez, eta bost disko kaleratu zituen haiekin. Estrago taldea utzi egin zuen 2009an, eta bi urteko geldialdiaren ondoren, abesti berriak sortu eta Mandanga proiektuari ekin zion. Harekin izan ditu Imanol Armendariz (gitarra), Iñaki Ororbia (baxua), Ruben Ruiz (bateria), Carlos Diaz (gitarra erritmikoa), eta Iban San Martin (pianoa eta gitarra akustikoak).

Erresuma Batutik dator gaurko hirugarren taldea. Alex Clare eta Robert Franckek sortu zuten Atikus 2000. urtean, eta metal doinuak jorratzen dituzte.

GOVERNORS, MANDANGA ETA ATIKUS

Noiz. Gaur, 00:00etan.

Non. Burlatan (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.