Musika

Kontzertuen maratoia, Gasteizen

2014ko irailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Siberia Rock jaialdia egingo dute gaur eta bihar, Gasteizen. Egitasmoaren xedea da jotzeko aukera eta bultzada ematea tokiko taldeei —ibilbide luzekoei zein motzekoei—; dohainik izango da. 17:00etan joko du, gaur, Arde Syberiak; ondoren, IONT, Dr. Sax, Tutan Come On, Same Old eta The Freetangas taldeen txanda izango da. The Freetangas taldea 00:00etan hasiko da. Bihar, ordu berean hasiko dira kontzertuak. Monkey Men, Flesh for Cannibals, Moonshine Wagon, Bourbon, The Soulbreaker Company eta Kongluten taldeek joko dute.

Siberia Rock jaialdia

Gasteizen, gaur eta bihar, Falerina lorategian: 17:00etan hasi eta 00:00etara arte. Dohainik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.