Maratila
Kronikak 2
Walter Benjamin, hirien deskubritzen ari, liburu saltzaileen saltokien bila zebilelarik. Edo alderantziz. Liburu ederrenak bidaian kurri ibiliz zituen erosi: «Zenbat liburu ez ote dira ene aitzinean zabaldu oinez nindabilelarik liburuen konkistatzeko tirriarekin (Die Literarische-n agertu artikulua). Halere, aitortzen du liburu-katalogoetan dituela gehienetan manatzen liburuak. Walter Benjaminen bibliotekaren parte bat desegina izan zen, parte bat barreiatua. Berlineko bonbardaketan 66 Prinzregentenstrasse-ko bizilekuanzuen biblioteka ondatua izan zen —Benjamin bera 1933a geroztik handik ihes joana zela—. Beste parte bat —Danimarkara exiliatua zen— Bertold Brechten Pariseko rue Dombasleko bizilekuan kutxetan sarturik, eta naziek hondatu zuten Parisera ailegatu zirelarik. Walter Benjamin liburu berri batean sartzen zelarik Irakurtzearen laberintoan sartzen zen. «Izan daitekeen gauzarik ederrena da besteak baino luzeagoak diren narrazioetako pasabideen deskubritzea… liburu osoa trebesatzen dutelarik pasabidehoriek, geldiunetan noiztenka geldituz, narrazioa berriz argitara heltzen delarik gero segida hitzarekin. Azkenean, Walter Benjamin pirata urbanoak bat bestearen gainean ezartzen ditu hiria eta liburua. Hiri-planoa, liburu-orria. Hiri-liburua, liburu-mapa. «Aspalditik erraten nabil mapa batean antolatu behar dudala ene bizia». Hiriaren paperezko plano-labirintikoa. Hiri-bazter/paisaje. Autorearen burumuinetarik sortua den paperezko liburuan diren hiri eta bazterrak.«Beraz hirien barnea eta jendearen barnea biak paperezkoak dira, eskritura-bideak diren errepideek trebesatzen dituzte paisaje-bazterrak...». Walter Benjaminek morfina injektatuz bere burua hil zuen 1940ko irailaren 26an. Port Boun. Gironako probintzian. Naziengandik ihes eginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu