Jaia

Kultur aniztasuna aldarrikatzeko

2014ko irailaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Danbor martxa batekin kultur eta jatorri aniztasuna aldarrikatuko dituzte gaur, Iruñean, EH 11 Kolore festan. Hiriko jatorri anitzetako komunitateen arteko topagune bilakatu nahi dute eguna.Udaletxe plazan abiatuko da danbor martxa, suziria bota ondotik. Handik, Alde Zaharreko kaleetara joango dira hainbat batukada, konpartsa eta dantzari, etaJarauta kalean festa antolatuko dute 20:30etik aurrera. Peña eta taberna bakoitzak herrialde eta kultura bat aukeratuko du, eta musika, gastronomia dastatzeak, eta erakusketak antolatu dituzte.

EH 11 Kolore

Iruñean, gaur, 18:30etik aurrera. Dohainik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.