Nola kudeatu kultur aniztasuna eta eleaniztasuna Euskal Herriko hezkuntza sisteman? Galdera horri erantzuteko jardunaldi irekiak antolatu ditu LAB sindikatuak. Gaur Donostian, eta datorren astelehenean Iruñean, bertako eta nazioarteko hainbat adituk euren esperientziak azalduko dituzte, eta entzuleek ere parte hartzeko aukera izango dute.
Gaur, 09:30ean, jardunaldiak aurkeztuko dituzte. Ondoren, ikasle etorri berrien beharrei nola erantzun eztabaidatuko dute. Elizabeth Coelho kanadarrak hango esperientziaren berri emango du. Torontoko Unibertsitateko Hezkuntza Ikasketen Institutuko irakaslea da Coelho, eta aditua da irakasleak prestatzen, aniztasunari aurre egiteko orduan.
Eguerdian, Kataluniako egoera hartuko dute mintzagai. Murgiltze sistema zertan izan den azalduko dute, besteak beste. Pere Mayansek emango ditu azalpenak. Generalitateko Hezkuntza Departamentuko Murgiltze Zerbitzuko arduraduna da.
Arratsaldean, 15:30ean, tailerra egingo dute Coelhorekin. Kultur askotako gela bat nola antolatu eta horretan nola lan egin azalduko du. Horretan parte hartzeko, izena eman behar da: [email protected].
'IRAKASKUNTZA ETA KULTURANIZTASUNA'
Noiz. Gaur, 09:30ean.
Non. Psikologia Fakultateko areto nagusian, Donostian.
Kultur aniztasuna, hemen
Jatorri eta hizkuntza askotakoak diren ikasleekin nola lan egin azalduko dute jardunaldietan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu