Kulturaldia, Baigorrin

Baigorriko Kulturaldian herriaren geroaren inguruko gogoeta egingo dute gaur, Lasako Gelan

Gabrielen lekua ikuskizuna taularatuko dute bihar, Gabriel Aresti poetaren inguruko lana. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2014ko apirilaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kultur ekitaldiz beteriko egitaraua dute betekizun oraindik ereBaigorrin (Nafarroa Beherea), eta, Aste Santuko oporrez baliaturik, etorkizunaren inguruko gogoeta saio bat eta antzerki, poesia zein musika ikuskizuna antolatu dituzte gaurko eta biharko.

Herrian bizi, herria biziarazi... izenburupean, gogoeta gaualdia egingo dute gaur, Lasako gelan, 20:30ean. Basaizea, Euskaldun Gazteria eta Adur elkarteek antolatu dute, Baigorri eta antzeko herri txikien geroarekin kezkaturik. Hainbat galdera jarriko dituzte mahai gainean, egoera zein den eta nola jokatu behar den argitzeko asmoz: «Zer da herriaren biziaraztea? Zein baldintza falta zaizkigu oraindik herri biziaren indartzeko ?». Tokiko ekimenak lurraldearentzako egitasmo orokor bati lotu behar zaizkion eztabaidatuko dute. Indarrak bateratuz gero, nola antolatu beharko litzatekeen ahalmen hori eta gazteei zer toki eman behar zaien aztertuko dute. Hautetsiekin nolako lotura egin eztabaidatuko dute, eta, amaitzeko, bizi-kalitateaz «sakonki» hausnartuko dute.

Bihar, 19:00etan, Bil Etxea zinema aretoan, Gabrielen lekua Gabriel Arestiren pertsona eta haren lanaren inguruko ikuskizuna taularatuko dute Andoni Egañak, Oier Guillanek eta Rafa Ruedak eta Ainhoa Alberdik.

KULTURALDIA 2014

Noiz. Gaur, 20:30ean.

Non. Lasako Gelan, Baigorrin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.