Kurtzen ahotsa Zarautzen

Dayna Kurtz bakarlariaren eta Napoka Iriaren kontzertua entzuteko aukera dago gaur

Peter Vitalonerekin batera emango du kontzertua Dayna Kurtzek. BERRIA.
Erredakzioa
2011ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Jazz zaleak zorteko izango dira gaur Zarautzera (Gipuzkoa) biltzen badira. Izan ere, Dayna Kurtz abeslariak kontzertu bat emango du Lizardi antzokian. Napoka Iria bikotearen emanaldiak osatuko du gaueko programazioa.

Dayna Kurtz esperientzia handiko musikaria da: hamabost urte baino gehiago darama musikaren munduan. Jazza, folka eta pop-a egiten ditu, eta hainbat disko kaleratu ditu, hala nola Another Black Feather eta American Standard. Abestiak sentimendu handiz kantatzen dituelako da ezagun, batik bat. Gaurko emanaldian, Peter Vitalone teklista izango du lagun taularen gainean. Bien artean, 50eko hamarkadako jazzaren era- gina duten abestiak eskainiko dituzte.

Zarauzko Lizardi antzokira joaten denak Napoka Iriarekin gozatzeko parada ere izango du. Ander eta Miren bikoteak osatzen dute Napoka Iria, eta 2005. urteetik dabiltza lanean. Gitarra akustikoak eta ahotsa bakarrik baliatzen dituzte. 2007an kaleratu zuten maketa, eta urtarrilean Bergarako (Gipuzkoa) Zabalotegi aretoan zuzenean grabatu zuten euren lehenengo diskoa.

Kontzerturako sarrerak 7 eurobalio du.

DAYNA KURTZETA NAPOKA IRIA

Non. Zarauzko Lizardi antzokian.

Noiz. Gaur, 22:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.