Komunikazioa. Radio Euskadi. Bilbo

'LA JUNGLA SONORA'-K, 5.000 SAIO

2012ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Radio Euskadiko La Jungla Sonora musika programak 5.000. saioa egin zuen joan den ostegunean. Joseba Martin esatariak Travellin' Brothers Big Band musika taldea gonbidatu zuen egun horretarako. Saioak 2009. urtean Ondas saria jaso zuen, «hogei urtean erakutsitako kalitatearengatik». Horrez gain, 5.000. saioa ospatzeko festa berezia egingo dute etzi EITBren Bilboko egoitzan (19:00). Festa horretan, The Cherry Boppers taldeak joko du eta ondoren Makala DJk jaia girotuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.