La Sextak TV3en 'Merlí' telesaila emango du
BARTZELONA. Katalunian oso ikusle datu onak lortu ditu TV3 katearen Merlí telesailak —irailetik abendura eman zituzten lehen denboraldiko hamahiru atalak—. Atresmediak telesaila erosi du, eta gaztelaniara bikoiztuta emango dute La Sextan, bihartik aurrera (22:30). Filosofia irakasle bat da saioko protagonista. Ikasleei gogoa pizten die modu askean pentsa dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu