Lambretta eta Vespa motorren bilkura Donostian

Scooter Club Euskadi elkarteak egitarau zabala prestatu du; Saguesen elkarretaratze jendetsua egingo dute goizean

Erredakzioa
Donostia
2012ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Ehundik gora Vespa eta Lambretta elkartuko dira asteburuan Donostian, Scooter Club Euskadi elkarteak antolatuta. Festarako bilkura dute motorzaleek, baina une berezirik ere izango du asteburuak: orain gutxi Belgikako Eurolambretta jaialdian hil zen Ruben Alamedari omenaldia egingo diote. Scooter Club Euskadi elkarteko kidea zen Alameda.

Saguesen bilduko dira Vespa eta Lambretta motoak, 10:30ean. Bilkura jendetsua egin asmo dute han, eta eguerdian abiatuko dute Scooter Run irteera. Adunako Uztartza jatetxean bazkalduko dute, eta, Donostiara itzulita, Aieteko Bully tabernan garagardo dastatzea izango dute. Motorzaleak musikazale ere badira, eta Los Brebajes taldearen kontzertuarekin bukatuko dute eguna, Sagueseko El Muro tabernan.

Bihar goizeko gosaria eta hamaiketakoa Amarako Edelweiss tabernan egingo dute.

Luxuzko autoak, Orozkon

Donostiakoa ez da motorrarekin lotutako asteburuko ekitaldi bakarra. Orozkon (Bizkaia) luxuzko autoen lehenengo bilkura egingo dute gaur. Orozko Motor Elkarteak antolatu du, eta 11:00etatik 18:00etara Hegoaldeko aparkalekuan jarriko dituzte Ferrari, Porsche eta BMW etxeko autoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.