Azoka

Landare bereziak, gertuago

2016ko apirilaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Landare Berezien 14. azoka egingo dute asteburuan Iturrarango Lorategi Botanikoan. Aurten, 48 mintegi bilduko dira Aiako parkean (Gipuzkoa): Euskal Herriko jendea ez ezik, Frantziakoa, Italiakoa eta Espainiakoa ere izango da tartean. Mundu osoko landareak ikusteko eta erosteko aukera egongo da, eta, bide batez, ezezagunak izan daitezkeen landareak ezagutzekoa: haragijaleak, fruitudun landare exotikoak... Azokan, jateko eta edateko postuak izango dira, eta inguruko produktuak erosteko aukera ere egongo da. Haurrek jolasteko gune bat aurkituko dute, eta hitzaldiak izango dira helduentzat.

Landare Berezien Azoka

Gaur eta bihar, Aiako Iturrarango Lorategi Botanikoan (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.