Tailerra

Landare eta loreak artelan

2023ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Landare collageak sortzeko lantegi praktikoa egingo dute bihar, Gasteizko Olarizuko Lorategi Botanikoan: loreak eta landareak bildu, eta horiekin artelanak sortuko dituzte, paperaren gainean haien konbinazioak eginez. Sormen indibiduala eta kolektiboa landuko dituzte 7tik 12 urtera arteko haurrei zuzendutako jarduera honetan, esperimentazioa eta jolasa uztartuz. Parte hartzeko, Gasteizko Udalaren webgunean eman behar da izena.

Landare collageen tailerra

Bihar, 11:00etatik 14:00etara, Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.