Larrinaga-Guerrini etxeak egindako soinu txikien argazki liburua kalean da
MUSIKA. Marcelo Larrinagaren eta Florentino Guerriniren etxean sortutako soinu txikien inbentarioa egiten hasi zen 2015ean Euskal Herriko Trikixa Elkartea, etxez etxe. Bilaketa horretan, Kepa Gonzalez argazkilariak aurkitutako soinuen argazkiak atera ditu, dauden tokian. Argazki horiekin, Pobrearen pianoa liburua argitaratu du elkarteak, Joseba Tapia trikitilariaren hitzaurre batekin. Argazkion bitartez, soinu txikien garapena ikusi ahal da, XX. mende hasierako egur soileko aleetatik hasi eta zeluloide koloretsuenez egindakoetaraino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu