Maiatzean eta ekainean toki zabala izango du kaleko arte eszenikoak Bilbon, eta eskaintza hori asteburu honetan bertan hasiko da, Zorrotzako azoka plazan Hirugarren Clown Erakusketa egingo baitute. La Guasa, Lusco & Fusco, Jam eta Xabier Larrearen lanak ikusgai izango dira.
Arrigorriagako Nazioarteko Clown Jaialdiarekin elkarlanean antolatu dute egitaraua, eta lau konpainiek mota guztietako lanak emango dituzte larunbat eta igandean.
La Guasa taldearen Ni contigo ni sin ti ikuskizunak zabalduko du asteburuko egitaraua. Zirkua eta clowna umorearekin uztartzen ditu, eta maitasunaren kapritxoez ariko dira, besteak beste. 18:30ean hasiko da emanaldia.
Ordubete geroago, Encontros emanaldia egingo du Lusco & Fusco konpainiak. Zirkuko ikuskizun garaikidea da, eszenako gozotasunean eta garbitasunean oinarrituta.
Igandean beste bi emanaldi ikusi ahal izango dituzte Bilboko Zorrotzako azoka plazara biltzen direnek.
Jam konpainiak Minute lanaz gozatu ahal izango da, 12:30etik aurrera. Herriz herri etahiriz hiri bere argazki kamerazaharrarekin dabilenargazkilari baten istorioa kontatzen du.
Asteburuko egitaraua amaitzeko, bestalde, Xabier Larreak Up lana aurkeztuko du, 13:30ean. Umorez betetako zirku eta mimo ikuskizun berria da. Clown komikoen hizkuntza unibertsala sakonean lantzen du Larreak bere lan berrian.
Lau 'clown' emanaldi asteburu honetan Bilbon
Lusco & Fusco, Jam, La Guasa eta Xabier Larrearen lanak ikusi ahal izango dira Zorrotzako azoka plazan

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu