Sanferminak. Reyes Ilintxeta. Euskalerria Irratiko esataria

«Lehen afari gehiago egiten genituen, orain bazkariak»

LANDER FDZ ARROYABE / ARP.
Iruñea
2017ko uztailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Reyes Ilintxeta (Iruñea, 1968) Euskalerria Irratiko esatariaren esanetan, sanferminetan ezin da inprobisaziorik falta. Etxetik ateratzen zarenetik itzuli arte ezin da jakin zer gertatuko den.

Une bat?

Txupinazoa da politena, dena hasten delako. Festarako ilusioa berritzen du, urtero berriro hasteko aukera da.

Txoko bat?

Zaldikoren inguruan beti lagun pila aurkitzen dituzu, baita Gazteluko plazako dantzetan ere. Lagunekin topo egiteko toki asko daude.

Edari bat?

Otordu on baten ondoren, rona coca-colarekin.

Katxia ala basoa?

Katxia, horrek esan nahi duelako lagunekin zaudela, kuadrilla handian.

Sanferminak: gauez ala egunez?

Lehen, gauez; orain, egunez. Adinaren kontua da, eta, gainera,haurrekin ibili beharra... Lehen, afari gehiago egiten genituen; orain, bazkariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.