Maiatzaldia jaialdiak Baionatik Iruñerako jauzia egingo du gaur. Kondestable Jauregian, 1914-1918 Gerran bidalitako gutun eta postalekin eginiko diaporama emango du Lucien Etxezaharretak —irudian. Ondoren, Gerla garaiko bertsoak aurkeztuko dituzte. Emilio Majuelo historialariak Nafarroa mende hasieran hitzaldia emango du, eta Eneko Bidegain lurraldetasunaren inguruan arituko da.
Maiatzaldia
Gaur, 18:30etik 21:00etara,Iruñeko Kondestable jauregian.
Hitzaldiak
Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu