Leitz sendiak nazismo garaian judutarrei lagundu zienekoa

2013ko urriaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
1933. urtean, Adolf Hitler Alemaniako kantziler izatera iritsi zen, eta, horrekin batera, judutarren jazarpenari heldu zion. Garai horretan, Leitz sendiak zuzentzen zuen Leica enpresak hainbat judutarri Alemaniatik irteteko laguntzak eskaini zizkien. Atzerrian hainbat misio ematen zizkien lantegiak, eta, modu horretan, isilpean ehunka judutarri lagundu zien. Baina 1939. urtean, Hitlerrek Polonia inbaditu, eta Alemaniako muga guztiak itxi zituen. Ordutik ezin izan zien judutar gehiagori lagundu. Istorio hori, ordea, ez zen 1956. urtera arte ezagutu. Leitztarren azken oinordekoa orduan hil zen, eta ordura arte ez zuen horren berri eman nahi izan, sendia ez nabarmentzearren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.