Punkaren heriotzaren inguruko albisteak asko esajeratu dituztela frogatzera dator Ted Leo. The Pharmacist laguntzaileekin batera, rockak, popak eta reggaek punkaren espirituarekin bat egiten dutela erakutsiko du. EHUko campuseko pabiloian arituko da taldea, Gasteizen, eta doan ikusi ahalko da.
Eskarmentu handiko musikaria da Leo. New Jerseyn (Ameriketako Estatu Batuak) hazi eta hango hard-core mugimenduan murgildu zen, Puzzlehead, Animal Crackers eta Citizens Arrest taldeekin. Haren anaia Chris eta Danny ere musikariak dira, eta, besteak beste, The Van Pelt, Native Nod eta Vague Angels taldeko kideak izan dira.
The Pharmacist Leoren bakarkako egitasmoa da, azken batean. Izan ere, taldea 1999. urtean sortu zuenetik, bera izan da kide iraunkor bakarra.
Billy Bragg, The Jam, The Clash eta The Pogues dira Leoren musika matxinoaren ereduak, soinu aldetik, baita alde politikotik ere. 2008. urtean taldeak Rapid Response kanta plazaratu zuen, ustekabean, Alderdi Errepublikanoaren batzar nazionalean gertaturiko istiluen harira, eta irabaziak Democracy Now! eta Food Not Bombs erakundeei eman zizkien.
TED LEO & THE PHARMACISTS
Noiz. Gaur, 19:00etan.
Non. EHUko campuseko pabiloian, Gasteizen.
Leo eta pop-punk botikariak
Ted Leo & The Pharmacist taldea entzuteko aukera egongo da gaur Gasteizen, doan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu