Euskal dantzen zaleek urteroko hitzordua izan zuten atzo 13:30etan foruen enparantzan. Festak hasi eta ordu eta erdira, plazaren inguruneak jendez gainezka zeuden.Eguraldia ere lagun zuten, hodei batzuk mehatxu egin arren giro paregabean garatu zelako ikuskizuna. Kalejira koloretsu bat eginez agurtu zituzten ikusleak Iruñerriko hamabi dantza taldeek. Txaloka erantzun zien plaza inguruko belardietatik jendeak. Dantzariak belaunikatuta eta ikurrina jira-biraka, urtero jada ohiko bihurtu den irudi hunkigarri bezain ederra.
Aurtengoan, Ortzadar, Txori Zuri, Amaiur, Ardantzeta, Duguna, Elordi, Iruña taldea, Harizti, Larratz, Mikelats, Muthiko Alaiak eta Oberenak Lesakako sanferminetako errepertorioa taula gaineratu zuten. Aldez aurretik, emakumezko dantzariek batelera dantza eskaini zuten. Kostaldeko herrietan jatorria duen dantza ikusgarri horretan, dantzariek arraunekin egiten dute dantza. Arrantzalez jantzita, zapia lepoan eta gona zein mahai-oihal koloretsuekin koloreanitzeko dantza izan zen.
Gero, mutilen txanda iritsi zen eta Lesakako errepertorioa hasi zen. Mutilek bi dantza egin ostean, elkarrekin egin zuten dantza neska-mutilek. Ordubete inguru iraun zuen,eta dantzari zein ikusleak elkarrekin larrain dantza dantzatuz amaitu zen.
Sanferminak Iruñean. Riau-riaua
Lesakako sanferminak... Iruñean ere bai
Iruñerriko taldeek aurtengoan egindako erakustaldian Lesakako dantzak dantzatu dituzte foruen plazan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu