Lilatoia

Lilatoiak Donostiako kaleak bete ditu, inoiz baino parte hartzaile gehiagorekin

6.564 emakume irten dira lasterketan; Norantza bakarra du bideak leloa izan du aurtengo edizioak.

jarraia178232.jpg
2020ko martxoaren 1a
15:11
Entzun

Donostiako kaleak korrikalariz bete dira Lilatoiarekin, «berdintasunaren aldeko aldarria» izateko helburuarekin. Gaurkoa 31. aldia izan da, eta inoiz baino emakume gehiagok hartu dute parte Norantza bakarra du bideak lelopean: 6.564, denera. Urtetik urtera indartuz joan da. Begiratzea besterik ez dago 1990. urtean izan zuen parte hartzea —160 lagun— eta egun duena.

Lehen aldi hartatik hona milaka emakumek hartu dute parte bost kilometroko ibilbidean. Hainbatentzat, kirolean eginiko lehen urratsa ere izan da. Halere, lasterketa antolatzen aritu den Edurne Martinez de Trebiñok BERRIAri adierazi zion Lilatoiaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat dela emakumeek «presentzia irabaztea» espazio publikoan: «Inportantea da egun horretan eremu publikoa emakumeena izatea, presentzia horrek nabarmena izan behar duelako».

Aurten, Zumaiako taldeak jaso du talderik handienaren saria: denera 151 emakumek eman dute izena, Zumaiako Emakumeon* Etxearen izenean. Maider Urbieta dinamizatzailearen esanetan, hiru talde handienetako bat osatzeko «erronka» bota zuten, eta pozaren pozez daude izaniko erantzunarekin: «Oso egun polita da; elkar ezagutzen ez dugun emakumeak elkartzeko balio digu». Izan ere, azpimarratu du elkar ezagutzeko sortu zutela Emakumeon* Etxea, «eta harekin bat dator Lilatoia».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.