Lo faltak burmuinaren eremu batzuk 'lokartzea' eragiten duela baieztatu dute

2011ko apirilaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ordu askoan esna dagoen banako baten burmuinean lokartu egiten dira eremu batzuk; lo faltak eragiten duen funtzio kognitiboen gainbehera azaltzen du lokartze horrek. Halaxe dio Nature aldizkarian argitara emandako ikerketa batek. Wisconsineko unibertsitatean (AEB) arratoiekin egindako esperimentuetan ikusi dutenez, neurona batzuk itzali egiten dira denbora batez, burmuinean lo falta dagoenean. Lo galduak eragiten duen arretaren eta oro har funtzio kognitiboaren gainbehera ezaguna zen, baina ez gainbehera horren atzean dauden prozesu neuronalak. Orain bai. Tokian tokiko loaldi txikiak gertatzen dira ordu gehiegitan esna dagoen burmuinean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.