Natura

Loratzeko lehen pausoa

2023ko martxoaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Tokiko espezieei dagokien garrantzia emateko antolatu du Euskal Herriko Hazien Sareak Okondoko (Araba) Zuhaitz Eguna. Izan ere, bertako floraren aniztasuna berreskuratzeko lanak egiten ditu elkarteak. Baratze eta nekazaritza teknikari talde batek sortu zuen, Euskal Herriko aberastasun agrogenetikoa ezagutarazteko asmoarekin. Ezjakintasun handia dagoela eta ondarea galdu izana salatzen dute. Gaur, 11:30ean, ibilbidea egingo dute kultur etxetik hasi eta Txakur parkeraino. Ondoren, 12:30ean, Txakurren parkean, harizti landaketa eta hamaiketakoa antolatu dituzte.

Okondoko Zuhaitz Eguna

Gaur, 11:30ean, Okondoko kultur etxean (Araba).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.